XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA IRAGARPENA, GHI-169/89-J01 espedientean hartutako akordioari buruzkoa.

Hirigintza, Arkitektura eta Ingurune Departamentuko arduradunak, 1990eko azaroaren 20an, bere zati xedatzaileak honakoa dioen erabakia hartu du: Ma. Dolores Garciandia Berasategi andreari Legeko 85 eta 86 artikuluetan aipatzen den baimena ematea Adunako Lardi Baserriko lurretan familia bakarreko etxebizitza eraikitzeko, hirigunea sortzeko baldintzak ez daudela kontutan hartuta.

Baimen honek ez du kentzen egitasmoa egin aurretik legezko udal baimena lortzeko beharrezkotasunik, ez eta ez du suposatzen udalak hartuko duen akordioaren edukia nolakoa izango den; baimenaren baldintzen artean honako hau jaso beharko da: funtsa, 11.506 m2koa bera, egin behar den eraikuntzari lotuta geldituko da eta, hirigintza aldetik begiratuta, banatu ezinekoa izango da Lurraren Legeko 95. atalean ohartemandako ondorioetarako, eta Jabetza Erregistroan sartzerakoan betekizun hori jaso beharko da.

Erabaki hau behin betikoa da bide administratiboari dagokionez eta horren aurka errekurtso Kontentzioso-Administratiboaren aurretiko Birjarpen Errekurtsoa jar daiteke, Foru Diputazio Txit Garai honetako Hirigintza, Arkitektura eta Ingurune Departamentuaren aurrean, iragarki hau argitaratu eta hilabeteko gehienezko epearen barruan, egikitzat jotzen den beste edozein erabiltzearen kalterik gabe.

Adierazi den epean GHI-169/89-J01 espedientea, aztertu ahal izateko, jendaurrean egongo da Foru Diputazio honetako Arkitektura, Hirigintza eta Ingurune Zuzendaritza Nagusiko Idazkaritza teknikoaren bulegoetan.

Donostia-San Sebastián, 1990eko azaroak 30. Idazkari Teknikoa, MARIA MUNT DURAN.